XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da erraza hamabost urterekin eta idazlan bat eskuartean gauzak nondik zuzentzen hasi jakitea.

Bozgorailu batetik ahots batek dei egin zigun gure txanda iritsi zela adieraziz.

Beranduago, itxarongela, funtzionarien etxebizitzak eta psikiatri eritetxea gure eskubian utziz, hauek eraikin nagusitik bereizten zituen patio batera zuzendu gintuzten.

Nork daki zenbat amets egia bihurturik, zenbat irriño, zenbat fereka, zenbat musika izango ziratekeen aski izotz guzti hura urtzeko!

Gu geu ginen han gauza arnasdun bakarra eta lepoa egingo nuke nire azpegi zurbilari begiratzera, nik ere ez nuela hurrengo kukua entzungo suposatuko lukeela edonork.

Amak esan zidanean zure leihoak eraikuntzaren gibelean zegoen arkadira ematen zuela eta dagoeneko harrikaxkar bakoitza zenbatuta edukiko zenuela, zirrara batek zeharkatu ninduen goi eta behe arima matxuratuz.

Anitz dartada ilun zetozen nire gainera oldarkor eta babesgabe topatu nuen nire burua, ikusten ari nintzenaren beldur, ikusiko ote nuenaren beldur.

Bigarren itxarotea, hotz amaigabe bat baino latzagoa, beldurra areagotuz, hamar urteren ondoren zu ikusteko unea gerturatuz.

Familia Larrañaga-Zabaleta, pasillo número uno, módulo cuatro.

Ni izan nintzen lehena bi metro karratuko kabina hartan sartzen.

Honelako hamar bat edo egongo ziren bata bestearen atzetik jarraian eta ilara osoak, guk zeharkatutako pasabidea eta zuek zeundetena bereizten zituen.

Sekula ez dut ahaztuko nola ikusi zintudan lehenengo aldiz, bizkarrez, beste birekin hizketan.

Une hartan ez nion kabina bitan zatitzen zuen kristalari erreparatu.

Ostras Oihana, noaño hazi zea?.

Aurrez aurre izan zintudan.

Bata bestearengandik hain urrun jartzen gintuena ez zen beira huts bat; (...)